Lartaun abesbatza hilaren 22ko kantu jira prestatzen hasiko da

Hilaren 11n eta 18an egingo dituzte entseguak, udaletxeko pleno aretoan; ohiko gabon kantak abestuko dituzte, eta irekia izango da
lartaun abesbatza

Lartaun abesbatzakoek berriro proban jarriko dituzte beren eztarriak.

Lartaun abesbatzak kantu jira egingo du hilaren 22an, Elizalde auzoan barrena. 12:30ean hasiko da kantu jira. Ohiko gabon kantak abestuko dituzte, eta nahi duen orok har dezake parte bertan.

Larunbat dena ongi atera dadin, entsegu pare bat egingo dituzte lehenago. Hurrengo bi astearteetan —hilak 11 eta 18— izango dira, udaletxeko pleno aretoan. Bi kasuetan, 20:00etan hasiko dira.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend