[Galeria eta bideoa] Oiartzungo ikasleek afaltzeko arazoak izango dituzte

San Nikolas Txikia ospatu dute gaur goizean; Haurtzaroko ikasleak puska eske ibili dira kaskoan zehar, eta maindireak goraino bete dituzte
san nikolas txikia 2018

Haurtzaroko ikasleak, txistuaren doinuaren atzetik.

Aste honetan, tradizio handiko festa bat ospatzen da Oiartzunen. Ez da abenduaren 6koa, noski. San Nikolas Txikia ospatu dute Haurtzaro Ikastolako zein Elizalde Herri Eskolako ikasleek.

Haurtzaroren kasuan, Haur Hezkuntzakoak kaskotik ibili dira, eta Lehen Hezkuntzako lehen bi mailetakoak, berriz, Iturriotzen zehar ibili dira. Elizaldekoak, berriz, erdigunetik, ziklotan banatuta. [Argazkietan Haurtzaroko HH2koak eta Elizaldeko LHko lehen ziklokoak].

Kasu guztietan, puska asko jaso dituzte, eta arratsaldean meriendetarako baliatuko dituzte. Senideek zein bizilagunek, balkoietatik, bota dituzte patxintxiak, mandarinak, intxaurrak, gozokiak eta beste. Hori bai, datorren urtean baten bat kaskoarekin ikusteak ez luke harritu beharko… Ziurra den gauza bakarra da gaur afari arina egingo dutela Oiartzungo haurrek.

Elizalde Herri Eskolako ikasleen argazkiak

Haurtzaro ikastolako ikasleen argazkiak

Elizalde Herri Eskolako ikasleen bideoa

Haurtzaro Ikastolakoen bideoa

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend