Udalak adierazpen istituzionala egin du azken eraso sexista salatzeko.
Igandeko eraso sexista salatzeko elkarretaratzea. Argazkia: Eli Etxabeguren.
Eraso bakoitza erantzungo duela, eta borrokarako dagoela esan du mugimendu feministak Errenteria-Oreretan izandako azken eraso sexista salatzeko egindako elkarretaratzean. Atzo arratsaldean elkarretaratu ziren Niessen merkatalgunearen sarreran, eta ez direla ez kikilduko, ezta isilduko ere esan zuten.
Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak bat egin zuen atzoko elkarretaratzearekin, eta aho batez adostutako adierazpen instituzionala adostu du. Igandean gertatutako erasoa erabat gaitzetsi du, eta emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurrean zero tolerantzia adierazi du. Erasoa jasan duene emakumeari elkartasuna erakutsi dio, bestalde, eta laguntza eskaini.
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako jarrera argia erakutsi du, gainera, “horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta lanean jarrituko dugu erakunde, elkarte eta herritarrok, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”.