Bilketa martxan da jada eta urtarrilaren 2ra arte izango da aukera jostailu berriak eramateko Errenteriako Herriko Etxera.
Jostailuak berriak bilduko dituzte zazpigarrenez, gero Gurutze Gorriak behar dituztenen artean banatu ditzan.
Irri bat opari kanpaina abiatu dute PSE-EEk eta Alderdi Sozialistako gazteek. Gabonei begira haur guztiek oparia izatea bilatzen dute kanpainarekin, eta horren harira herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera eta elkartasuna oparitzera. Bilketa martxan da jada eta urtarrilaren 2ra arte izango da aukera jostailuak eramateko Errenteriako Herriko Etxera. Jostailuak berriak izan behar dute, ez erabilitakoak, eta jasotakoa Gurutze Gorrira eramango du alderdi sozialistak. Honakoa kanpainaren zazpigarren ekinaldia izango da.
Iaz, 1.000 jostailu jaso zituzten guztira.Bestalde, alderdi sozialistako gazteek txosna jarriko dute San Tomas egunean eta bertan jasotako diru guztia kanpaina horretara bideratuko dutela jakinarazi dute.