Lan istripuz hildako langilearen heriotza salatu dute
Hildako langilearen heriotzaren arrazoiak eta bere lan baldintzak ikertzea eskatu dute.
Atzo Masti Loidin lan istripuan hil zen 63 urteko beharginaren heriotza salatu dute Oreretako ezker abertzaleak deituta Niessen merkatalgunearen sarreran gaur arratsaldean. Ikerketaren emaitzik ez dute jakinarazi oraindik, Ikertzen ari dira atzotik zergatik erori zen langilea furgonetatik. Prekarietateari Stop goiburuarekin, elkarretaratu dira. Doluminak eta elkartasuna adierazi dizkiote bildutakoek hildako langilearen senide eta gertukoei, lehenik, eta hildako langilearen heriotzaren arrazoiak eta bere lan baldintzak ikertzea eskatu dute. Atzo Errenteria-Oreretan hil zen langilearekin, 66 dira aurten Euskal Herrian lan istripuz hil diren beharginak.