Euskal Herrian eta euskaraz sortuko den lehen rol jokoaren atzean dago Etzi Portu Maritimoa

Durangoko Azokako Lehen Sormen Beka irabazi du proiektuak. Lantaldeko kide dira Beñat Irasuegi eta Unai Gorrotxategi oreretarrak.

Beñat Irasuegi jasotako sariarekin.

Ez zegoen Euskal Herrian eta euskaraz sortutako rol jokorik, bai itzulitako pare bat, baina ez originalik. Gabezia horri erantzuteko asmoz hasi ziren lanean Etzi Portu Maritimoko zortzi kide, tartean, Beñat Irasuegi eta Unai Gorrotxategi oreretarrak, eta proiektua Durangoko azokak antolatutako Lehen Sormen Bekan aurkeztu. Aurkeztu, eta irabazi.

ATOPIArpg euskarazko rol jokoak sortu eta argitaratzeko urtebeteko epea izango du orain lantaldeak. Horretarako, 15.000 euroko beka jasoko du taldeak, eta 2019ko Durangoko Azokan aurkeztuko du emaitza. Xabier Landabidek, Galder Gonzalezek, Beñat Irasuegik, Oihana Kalparsorok, Yerai Gasconek, Unai Gorrotxategik, Gorka Salcesek eta Eneko Olazabalek ondu dute proiektua. Edonork jokatzeko moduko emaitza lortu nahi dute, adituek zein hasi berriek kabida izango dutena.

Dagoeneko hasi dira lanean, proiektua egi bihurtzeko. Xehetasun guztiak, Beñat Irasuegik lehen eskutik kontatutakoekin, datorren ostiraleko (hilak 14) HITZA-k papereko edizioan argitaratuko duen erreportajean.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend