Nesken futbol taldeak puntua ekarri du Ebro ertzetik

Pradejonen zelaian bana berdindu dute, eta bigarren taldeak ere emaitza bera lortu du; mutilen talde nagusiak galdu egin du
oiartzun pradejon

Pradejonen kontrako pasa den denboraldiko partida.

Atzo, batzuentzat, jai eguna zen, eta Oiartzun Kirol Elkarteko lau futbol taldek partidak jokatzeko probestu zuten. Nesken futbol talde nagusiak Pradejonen jokatu zuen, Lodosa eta Sartagudatik harago.

Denboraldiko seigarren puntua poltsikoratu zuten, bana berdinduta. Azkeneko postuan jarraitzen dute, baina, behintzat, Atletico Revellin taldearekin puntutan berdinduta, eta Oliverrengandik hirura. Ea Ebroren ertzean lortutako puntuak orain arteko dinamika iraultzeko balio duen.

Mutilen talde nagusiak, berriz, hilabete petrala darama. Lau jardunaldi daramate punturik pilatu gabe, baina egoera oraindik ez da larria. Euren bigarren taldea da bikain dabilena; Erregionaleko Lehen Mailako lider jarraitzen dute.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila

  • Pradejon-Oiartzun: 1-1.

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Oiartzun-Mondragon: 0-1.

Emakumeen Euskal Liga

  • Derio-Oiartzun B: 1-1.

Gizonen Lehen Erregionala

  • Orereta Kafea-Oiartzun B: 0-1.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Mutriku-Oiartzun C: bihar, 16:30ean, San Miguel futbol zelaian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzunek jokatzen duen ligak atseden hartuko du asteburuan.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Power Rangersek atseden izango da asteburuan, gainontzeko taldeek batera.

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Miren Tabernak atseden izango da asteburuan, gainontzeko taldeek batera.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzungo Saskilagunek ez dute partidarik jokatuko.

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunak Bk atseden hartuko du.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend