Eli Pagola eta Ane Zuazubiskar arrasatearra iritsi ziren buruz burukora. Azkenean hernaniarra gailendu zen.
Eli Pagola hernaniarra txapela jantzita bertsotan.
Hernanira joan da Xenpelar Sariko txapela. Bikain aritu ziren igandeko saioan parte hartu zuten bertsolari guztiek, baina Eli Pagola eta Ane Zuazubiskar arrasatearra iritsi ziren buruz burukora. Azkenean hernaniarra gailendu zen, eta beretzat izan zen ere bertso onenaren saria bederatzi puntuan botatako
Legea hitza emanda bertsoagatik.
Jexux Mari Irazuk jantzi zion txapela. Irazuk, 1992an irabazi zuen Xenpelar Saria. Zuazubiskar bigarren sailkatu zen. Beraiekin batera aritu ziren oholtza gainean, Jon Gurrutxaga azpeitiarra, Aitor Salegi zestoarra, Joanes Illarregi leitzarra, eta Jokin Bergara eibartarra.