Gipuzkoako Lehen Mailako eta Bigarren Txapelketen finalak jokatuko dituzte igandean; ostegunean, jaitsiera saihestu nahi Txostek
Txostekoek aukera dute Gipuzkoako txapelketako finalera iristeko.
Pixkanaka ari dira bukatzen hainbat espezialitatetako lehiak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Datorren igandean, hilak 16, pala motzeko Gipuzkoako txapelketetako finalak jokatuko dituzte Madalensoron; 11:00etan hasiko da txapela lortzeko borroka.
Finalistak, hala ere, oraindik definitu gabe daude. Ostiralean jokatuko dituzte finalerdiak, eta hortik aterako dira bikoteak. Honakoak izango dira norgehiagokak:
Pala motza, nagusiak 2. maila
- EPLE 2 (Eskisabel-R.Pichel)-Euskal Jolas 2 (Etxeberria-Beitia).
- EPLE 1 (Martinez-A.Pichel)-Oiangu 1 (Ibarguren-Olaran).
Pala motza, nagusiak 1. maila
- Real Sociedad 2 (Ezkerro-Andueza)-Gazteleku (Altuna-Lete).
- Oiangu 1 (B.Ibarguren-Andonegi) edo Txost 1 (Mujika-Argote).
Horrez gain, bihar (osteguna) Txost 2 bikoteak partida garrantzitsua jokatuko du Madalensoron. Lehen Mailari eusteko faseko partida jokatuko du, Oiangu 2ren kontra.