Tomas Garbizu Musika Eskola, oparo Gabonetan ere
Tomas Garbizu Musika Eskolak hainbat ekitaldi antolatu ditu Gabonetarako. Horien artean, abenduaren 24an, Hator Hator Kantatzera kalejira.
- Abenduak 15, larunbata: 12:30ean, Gezala Auditoriumean, musika eskolako bandaren kontzertua.
- Abenduak 19, asteazkena: 18:00etan, Gezala Auditoriumean, musika eskolako talde koralen eta instrumentalen emanaldia.
- Abenduak 20, osteguna: 18:00etan, Gezala Auditoriumean, musika eskolako soka orkestraren saioa.
- Abenduak 21, ostirala: 19:30ean, Gezala Auditoriumean, Aiton Borda eta Sutargi abesbatzen kontzertua.
- Abenduak 24, astelehena: 12:00etan, Euskal Herria plazatik hasita, Hator hator kantatzera egitasmoaren kalejira. Ondoren, 12:30ean, Gurutze Santuaren plazan emanaldia (eguraldi txarrarekin Karlos Saldisen).
- Abenduak 31, astelehena: 18:30ean, herrian zehar, Urte Zaharreko koplak talde koralarekin, trikitixa taldearekin, eta Aiton Borda nahiz Sutargi abesbatzekin.