Argiteria berritu eta sarbideko euri urak bideratzeaz gain, trafikoa hobetzeko mugikortasun plana eta industriagunearen hornidura sareak berritzeko proiektuak idatziko dituzte.
108-Iturrin industriagunea berrituko du Lezoko Udalak eta, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. SPRIrekin hitzarmena sinatu berri du horretarako.
Lanei ekin aurretik Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntzaz industriaguneren beharrak aztertu dituzte eta lehenik eta behin argiteria berritu eta sarbideko euri urak bideratzea erabaki dute, putzuak ekiditeko.
Aldi berean, industria eremuaren Mugikortasun Plana eta industriagunearen hornidura sareak eta urbanizazioa berritzeko proiektuak idatziko dituzte, trafiko, zirkulazio eta sarbide arazoei konponbiderik egokiena emateko, eta egin behar diren urbanizazio egokitzapenak zehazteko.
Eusko Jaurlaritzak 63.000 euroko laguntza ekonomikoa emango dio Lezoko Udalari aurretik aipatuko lanak egin ditzan, eta honenbestez proiektuaren lehen fasean aurreikusitako ekintzen kostuen %50 bere gain hartuko du. Beste erdia udalak ordaindu beharko du.
Iturrin biziberritzeko lanek, espazioa erakargarriagoa eta egokiagoa egin nahi dute, bertan dauden enpresentzat lehenik, eta enpresa berriak erakartzeko asmoz bigarrenik, modu honetan, jarduera ekonomikoa sustatzeko eta lanpostu berriak sortzeko.