Arraun ikastaroa antolatu du Hibaikak
Urtarrilaren 2an eta 3an egingo ditu ikastaroak 11-17 urte arteko gazteei begira.
Arraun ikastaroa antolatu du Hibaikak urte berriarekin batera, gazteak kirol horretara erakartzeko. Arrauna zer den ezagutu, fosoan lehen arraun saio egin eta uretara ere aterako dira ikastaroan parte hartzera animatzen direnek. Urtarrilaren 2an 11 eta 13 urte arteko gazteei begirakoa izango da saioa, 10:00etatik 13:00etara. Hilaren 3an berriz, 14-17 urte arteko gazteei begirakoa izango da, ordutegi berean. Parte hartu nahi duten gazteek izena emateko orria bete behar dute, eta elkartearen egoitzan entregatu.