Erabiltzeko erraza da eta hiru atal nagusitan banatu dute, herritarren beharretan eta interesetan oinarrituta.
Web orri berriaren aurkezpena. Argazkia: Herri Bizia
Web orri berria du udalak pasa den ostiralaz geroztik. Herritarren beharrei eta interesei erantzuteko pentsatuta garau dutela plataforma digitala jakinarazi zuen haren aurkezpenean Eñaut Graciak I
nformazio Gizartea eta Herritarren Parte Hartze zinegotziak. Teknologia libreetan oinarritzen den punta-puntako web orria dela udalaren plataforma berria esan zuen Graciak: “Udala teknologia libreen aldeko apustua egiten ari da, teknologia eta software pribatiboetatik ihes eginez, dependentzia teknologiko eta ekonomikoa sortzen baitute. Printzipio horrekin koherentzian, udalaren web orri berria bere osotasunean software librean garatu dugu”.
Web orri berrian, gainera, puntakoenak diren sistemak txertatu dituztela erantsi zuen Graciak, “Boston eta Bartzelona bezalako hirietan inspiratu den web orri honek, intuizioa ea erabilgarritasuna ditu ardatz, edozein lekura erraz iristea du helburu, eta estruktura zuhaitz oso sinple bat du oinarri, eta bilatzaile oso eraginkorra”
Hiru atal nagusitan banatu dute web orria: herria, Udala eta Zu! Zure Udala. Herriaren atalean, Errenteria-Oreretaren historiaren gaineko informazioa, nola iritsi, turismoa, museo eta erakusketak eta gidak bildu dituzte, besteak beste. Udala izeneko atalean, berriz, organoak, delegazioak, zein organigramak bildu dituzte. Azkenik, Zu! Zure Udala atalean udalean egin daitezkeen tramiteak, kontratazio gaiak, eskaintzen dituen zerbitzuen gaineko informazio orokorra aurkituko dituzte erabiltzaileek, besteak beste.