Iruzurrarekin, Iberdrolaren izenean etxeetako bonbilak aldatu behar direla esaten dute langileek. Adinekoen etxeetara doaz batik bat.
Iberdrolaren izenean, bonbilak aldatzen dituzte.
Oarsoaldeako Garapen Agentziaren Kontsumo Sailetik jakinarazi dute, Gipuzkoako argi enpresa batek, Iberdrolaren izenean zuregana iritsi, eta bonbilak aldatu eta kontratu bat sinarazten duela. Hau dela eta, dirua eskatzen diete etxeen jabeei. Iruzurra da, Kontsumo Sailak jakinarazi duenez. Gehienetan adineko jendearengana doaz, beraz kontuz.
Horrelako egoera batean herritarrek ez dute inongo beharrik baietz esateko, eta dagoeneko kontratua sinatua badago, 14 eguneko epea dago atzera botatzeko. Idatziz egin beharra dago hori.
Laguntza behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Oarsoaldearen Kontsumo Bulegoarekin, zerbitzua doakoa da:
- Helbidea; Olibet 6, 20100 Errenteria
- Posta elektronikoa: kontsumo@oarsoaldea.eus
- Telefono zenbakia: 943 510 111
- Arreta ordutegia: 08:30-14:00
HITZAren oharra: berri hau, Pasaia Lezo Lizeoko ikasleek egindako ariketa praktiko bat da, egun sare sozialek eta Internetek duten eraginaren harira egina.
Albistearen egileak: Unai Alonso, Egoitz Iparragirre, Maialen Cabrerizo, Iñigo Payo eta Xabat Uranga.