Salaberria Gonzalez anaiek duela sei urte jarri zuten 1545 argitaletxea martxan. Hobby modukotzat dute, eta tamaina txikia dutelako, lan hautatuak argitaratzen dituzte.
Sabadell banketxeak etxegabetu nahi duen bizilagunak, jasotzen ari den elkartasuna eskertu du.
8.249 oiartzuarrek izango dute igandean Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea. Udalak hautes-mahaien berri eman du.
Arragua berria ezagutzeko lehen parte hartze saioan ehun pertsonatik gora izan dira. Datorren astean bi saio gehiago egingo dituzte.
Santa Ana ermitako atea konpontzeko asmoz, barrutiko emakume talde batek egitasmo solidario bat abiatu du. Denda bat zabaldu dute Donibane kalean, maiatzean azoka bezala kalera aterako dutena.
Joan den asteko ostegunean aurkeztu zuen Etxetxok liburua. Kultura Aretoan eros daiteke Miguel Angel Barcenillak egindako lana.
Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko da asteburuan badian. Bihar (larunbata) sailkapen estropadak izango dira, eta etzi finalak.
Bi astez izango dira lanak, bi fasetan egingo dituzte. Horretarako 'bypass' bat jarriko dute, eta trafikoa semaforo baten bidez arautuko dute.
Beasaingo Igartza Musika Eskolan izango da emanaldia, arratsaldean.
Okil beltzaren gaineko hitzaldia antolatu dute hilaren 27an Arditurri Parketxean.
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeengatik, ez da partidarik izango asteburuan Bekoerrota kiroldegian.
Meipiko Jai Batzordeak eta Xantixa elkarteak Udaberri izeneko festa antolatu dute hurrengo larunbaterako. Egun osokoa izango da.