Pantalana, forma hartzen
Azken ukituak egiten ari dira, eta pasa den urrian pantalana hondora finkatzeko lanak egin ostean, hilabete honetan jada prest izango dute ontziralekua.
Aspaldiko eskaera du Hibaikak pantalana. Ontziralekuak zinez erraztuko die ontziak Oiartzun ibaian uretaratzea arraunlariei, eta egi bihurtzeko bidean da.
Azken ukituak egiten ari dira, eta pasa den urrian pantalana hondora finkatzeko lanak egin ostean, hilabete honetan jada prest izango dute ontziralekua; hurrengo asteetan guztiz bukatuko dute Hibaika Arraun Elkartearentzat ezinbesteko izango den ontziralekua.
Asko dira ontziralekua amaitzeko lanean ari diren bitartean horiek ikustera hurbildu diren herritarrak.