erik gartzia

  • Urko Menaiarekin folk popa, De Cyne Reynan

    by - Mar 25, 2014
    http://www.youtube.com/watch?v=vwE8IBNYIGo Ostegun honetan, hilak 27, kontzertua izango da De Cyne Reyna tabernan: Urko Menaia and The Basques. 22:30ean, hasiko da. ...+ Irakurri
  • EMKE eta Donostiako orfeoiaren kontzerturako sarrerak salgai daude

    by - Mar 25, 2014
    Gaurtik aurrera erosi ahal izango dira EMKEren bandak eta Donostiako Orfeoiak emango duten kontzerturako sarrerak. Kontzertua apirilaren 5ean (larunbata) izango da, 20:30ean, Fatimako parrokian. Sarrerak 10 euroan daude salgai kulturgunean, baina EMKEren webgunean ere eros daitezke,...
  • Baratze kolektiboa osatu nahi dute Irrien Lagunek

    by - Mar 25, 2014
    Arramendiko baratze parkean baratze bat lortu du Irrien Lagunek taldeak, eta hori guraso eta umeekin batera joan nahi dute barazkiz betetzen. Interesa duten familiek ostiral honetara arte, hilak 28, eman ahal izango dute izena honako helbidean:...
  • Fanderiako presa eraikitzeko adostasuna zegoela berretsi du PSE-EEk

    by - Mar 25, 2014
    Eguzkik Fanderiako presaren gainean egindako adierazpenei erantzun die PSE-EEk, eta presa eraikitzearen gainean adostasunik ez dela egon gezurra dela esan du. Udal talde guztiek begi onez ikusten zutela adierazi du, proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek idatzi...
  • Madalenetako kartel lehiaketarako lanak aurkez daitezke

    by - Mar 25, 2014
    30.enez egingo da madalenetako kartel lehiaketa. Aurtengo ekitaldirako lanak aurkez daitezke, eta hori  maiatzaren 15a baino lehen egin beharko da, udaletxeko erregistro orokorrean 14:00ak baino lehen. Epaimahaia maiatzaren 29an bilduko da kartela erabakitzeko. Lehiaketaren oinarriak Errenteriako...
  • EH Bildu Espainiako banderaz: "Herritarren erabakitzeko eskubideari eraso egin nahi zaio"

    by - Mar 25, 2014
    Duela bi urte Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen delegatuak hasitako prozesua apirilaren 18an bukatuko da Errenteria-Oreretan: egun horretarako Espainiako bandera jarrita egin beharko da Errenteriako udaletxeko balkoian eta pleno aretoan. Gaur goizean agerraldia egin dute...
  • Ceutako etorkinen heriotzak gaitzetsi ditu udalak

    by - Mar 24, 2014
    SOS Arrazakeriak jakinarazi duenez, ostiralean onartu zuen bozeramaileen batzordeak Bildu, PSE-EE, EAJ eta Ezker Anitzaren aldeko botoekin, Ceutan izandako heriotzak gaitzetsi eta mugen kudeaketa desberdin bat eskatzen duen adierazpen instituzionala. PPk kontra bozkatu zuen. Proposamen horrekin...
  • Lekuona pareko aparkalekua ezingo da erabili

    by - Mar 24, 2014
    Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Dantzagunea Lekuonan jartzeko obrak direla eta, maiatza amaiera arte ezingo da Lekuona parean dagoen aparkalekua erabili. Horri irtenbide bat ematearren, Olibet-Ugarritzeko zonaldeko baimenduei erdialdeko (1 zonaldea) eta Iztietako (2 zonaldea) zonaldean aparkatzea baimenduko...
  • Batzokiko Udaberriko txapeldun

    by - Mar 24, 2014
    Bigarren Mailako Udaberri Txapelketako finala jokatu zuen Batzokiko taldeak Azkoitia 1en kontra joan den ostiralean, hilak 21. Errenteria-Oreretako bikotea izan zen garaile 25-17. Nagusien Mailako gomazko paletako finala izan zen. Pagoaga eta Agirrek osatutako bikoteak txapelketa...
  • Dantzagunearen "lehen geltokia"

    by - Mar 24, 2014
    “Geltoki eder eta egokia aurkitu du Dantzaguneak Artelekutik Lekuonara egiten ari den bidaian”, adierazi du Ikerne Badiola Kultura diputatuak. Izan ere, Niessenera eraman dute Dantzagunea, Lekuonako ateak ireki bitartean, behin-behinean. Dantzariek bi aste inguru daramatzate eraikin...

Send this to friend