nagore vega

  • Hezkuntza, kultura eta kirolerako ekarpenak onartuta, Oiartzunen

    by - Urt 31, 2013
    Atzo, urteko lehen udalbatzarra egin zuten Oiartzungo zinegotziek. Hezkuntzarako, kirolerako eta kulturarako ekarpenak onartu zituzten, aho batez (Bilduko zortzi zinegotzi eta EAJko bat izan ziren udalbatzarrean). Soinuenea Fundazioak (80.000 euro), Luberri Ikasgune Geologikoa Fundazioak (57.000 euro)...
  • LABek ere Carrefourreko elkarretaratzearekin bat egin du

    by - Urt 31, 2013
    Atzo iragarri genuenez, CCOO eta UGT sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte gaur Carrefourren, saltoki handietako murrizketen kontra. LAB sindikatuak ere bat egin du protestekin. 12:00etatik 13:00etara mobilizatuko dira langileak....+ Irakurri
  • Haurtzaro Ikastolako ikasleek Badu, bada erakusketa bisitatu dute

    by - Urt 31, 2013
    Joan den ostiralean Haurtzaro ikastolako Eskuttun euskara elkarteko hogeita hiru ikaslek eta bi irakaslek Badu, bada erakusketaz gozatzeko aukera izan zuten, Donostiako San Telmo museoan. Erakusketarenn lehen sei geletan euskararen ezaugarri eta historian murgiltzeko aukera izan...
  • Gurasoentzat ateak irekiko ditu bihar Haurtzaro Ikastolak

    by - Urt 31, 2013
    Datorren urterako matrikulazio epea ireki du Haurtzaro ikastolak otsailaren 8ra arte, eta bihar gurasoei ateak irekiko dizkie 16:45ean, ikastola barrutik ere ezagutu dezaten. Interesa dutenek, bakarkako bilera eskatzeko aukera ere badute. Telefonoz dei dezakete, zuzendariarekin zita eskatu...
  • Euskal Herriko Mus Txapelketaren Oiartzungo kanporaketa, 9an

    by - Urt 31, 2013
    Urtero bezala, Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko kanporaketa egingo dute Oiartzunen aurten ere. Bai Euskal Herriari taldeak antolatuta, otsailaren 9an izango da Girizia elkartean, 16:00etan. Aurretik honako tabernetan eman daiteke izena, 20 euroren truke: Mirenen, Makutxon...
  • Ander Lizarralde artistikoki biluztuko da

    by - Urt 30, 2013
    Proiektu berria jarri du martxan Ander Lizarralde bertsolariak, Unai Muñoa bertsolariarekin eta Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariekin batera: Ez gara Palestinaz ari. Musika, bertsoak, antzerkia eta poesia biltzen ditu obrak, eta bertsolariek euren burua biluzten dute,...
  • Kote Camachoren 'Elkartea', Guardetxean

    by - Urt 30, 2013
    Hilabetero, film laburrak ematen dituzte Donostiako Guardetxean (Urgull mendian). Otsaileko saioa, otsailaren 15ean egingo dute 20:00etan, eta bertan Kote Camacho oiartzuarraren Elkartea film laburra emango dute, doan. Fikziozko, hamasei minutuko filma da Elkartea eta lau lagunen istorioa kontatzen...
  • Santa eskean aterako da Lartaun Abesbatza

    by - Urt 29, 2013
    Santa Ageda egunari loturiko ohiturak bete nahiez, datorren astelehenean santa eskea egingo du Lartaun Abesbatzak. 18:30ean aterako dira abesbatzako kideak Killirikupetik, eta Elizaldeko kaleetan barrena ibiliko dira. Abesbatzako kideek deia egin dute, bestalde, herritarrek ere ohiturari...
  • Bi oiartzuar, Ni euskalduna! proiektuan

    by - Urt 29, 2013
    Ni euskalduna! proiektuak, Euskal Herriaren historia eta euskalki ezberdinak biltzea du helburu. Horren harira, Oiartzunen ere izan dira proiektuko kideak, eta bi oiartzuar elkarrizketatu dituzte: Jose Manuel Etxarte eta Patxi Etxebeste. Hauxe da haiek kontatutakoa:...+ Irakurri
  • Eskupilotaz eta erremonteaz, 'Kirolez blai!'-n

    by - Urt 28, 2013
    Eskupilota eta erremontea izango dira etziko Kirolez blai! saioko gaiak. Joxe Migel Lopez esatariak, hainbat gonbidatu izango ditu alboan, gai horiek jorratzeko: Abel Barriola Leitzako (Nafarroa) pilotaria; Ander Imaz, Andoni Ugalde eta Aitzol Arzallus Oiarpe pilota...

Send this to friend