pasaiako hitza

  • Leire Fernandez errenteriarra, Jaizkibelgo txakurkrosean garaile

    by - Urt 28, 2013
    Gazte Mailako Leire Fernandez errenteriarrak irabazi zuen atzo Jaizkibel II. Txakurkrosa emakumeen kategorian. Ez hori bakarrik; oraindik Senior Mailara iritsi ez den arren, sailkapen nagusian (emakumeena eta gizonena batera) bosgarrena izan zen Fernandez Bolt txakurrarekin. Gizonen...
  • Pasaiako kirol taldeen emaitzak

    by - Urt 28, 2013
    FUTBOLA Hirugarren Maila Zamudio-Pasaia 3-2 Erregional Ohorezko Maila Mondragon-Trintxerpe 1-0 Lehen Erregionala, Igoera Fasea Urola-Pasaia 1-4 Sanpedrotarra-Gure Txokoa 2-1 ESKUBALOIA Gipuzkoako Lehen Maila Ordizia-Donibane Eskubaloia 26-26 ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Hirugarren Maila Donibane Pari Berri-Bikutz 3-7 Baobab-Ferreres...
  • Antxoko Inauteriek badute gaia: 'Jokoak eta jolasak'

    by - Urt 25, 2013
    Antxoko Gazte Asanbladak erabaki du 2013ko Inauterietarako gaia: Jokoak eta jolasak. Hortaz, antxotarrek badute otsailaren 9an zer jantziko duten pentsatzeko aukera. Gainera, barrutiko tabernetan ere gai hori erabiliko dute euren ostalaritza guneak atontzeko. Asanbladako kideek, bestalde,...
  • Jaizkibelgo II. Txakurkrosa, igandean

    by - Urt 25, 2013
    Euskanikross taldeak antolatuta, Jaizkibelgo II. Txakurkrosa egingo dute igandean (hilaren 27an). Espainiako Koparako eta Gipuzkoako Txakurkros Ligarako puntuak banatuko dituzte bertan. Antolatzaileek bost mailatan sailkatu dituzte parte hartzaileak, honakoak: Haur-kadeteak: 10 urtetik 13 urtera. Gazteak: 14...
  • Berriz ere kalera atera dira osasun zentroetako langileak

    by - Urt 25, 2013
    Murrizketen kontrako mobilizazio dinamikari jarraituz, Oarsoaldeko eta Bidasoko hainbat osasun zentrotan protestak egiten ari dira. Gaur, esaterako, eta ostiralero egiten duten bezala, Antxoko zentroko langileek eta erabiltzaileek elkarretaratzea egin dute anbulatorioaren aurrean, eta ondoren, herritik zehar...
  • Teilak eta kristalak erori dira Antxoko etxe batetik

    by - Urt 25, 2013
    Antxoko etxe batetik beira zatiak eta teilak erori dira kalera. Azken egunetako haizetearen eraginez izan da gertakaria, eta ez da zauriturik izan. Pasaiako Udaltzaingoak zintarekin mugatu du zonaldea, kalterik izan ez dadin. Gainera, inguruan zeuden autoak...
  • Kanpoko kaiari buruzko mahai-ingurua, Donostian

    by - Urt 25, 2013
    Cristina Enea fundazioak antolatua, hilaren 31n (osteguna) Pasaiako kanpoko kaiari buruzko mahai-ingurua egingo dute, 19:00etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean. Honakoak dira parte hartzaileak: Javier Belza (ekonomialari eta ingurumen aholkularia), Iñaki Aristi (Herrera Herria herri batzordeko...
  • Lilatona berotzeko, Eneritz Seinekin mahai-ingurua egingo dute Antxon

    by - Urt 25, 2013
    Martxoaren 3an egingo dute 24. Lilaton lasterketa Donostian. Hori dela eta bilkurak egiten ari dira Pasaian, lasterketaren gainekoak azaltzeko eta parte hartzea sustatzeko. Hala, hilaren 16an Trintxerpen egindako batzarraren ondoren, hilaren 29an (asteartean) antxotarrek izango dute...
  • Pasaiako Udal Euskaltegiak prest du XIX. Kultur Astea

    by - Urt 25, 2013
    Pasaian erreferentzia bilakatu da. Pasaiako Udal Euskaltegiak azken hemezortzi urtean antolatu du Kultur Astea, eta aurten ere horri ekin diote. Otsailaren 2an (larunbata) hasiko da, eta hil horren 8ra arte hainbat ekimen egingo dituzte. Oarsoaldeko Euskara...
  • Hungariako Kaldereroak otsailaren 2an iritsiko dira Trintxerpera

    by - Urt 25, 2013
    Otsailaren 2an (larunbata) egingo dute Inauterien aldarrikapena Hungariako Kaldereroek Trintxerpen. 18:00etan aterako dira Serafin Esnaola plazatik helduak, eta haurren kontzentrazioa ordu erdi lehenago egingo dute, 17:30ean. Dena ondo joan dadin, ordea, entseguak prestatu dituzte (zartaginak eta...

Send this to friend