Errenteria-Orereta

  • Ustelkeriaren gaia landuko du Pikoketa taldeak

    Nork: - Ots 4, 2014
    Larunbatean elkarretaratze bat egitekoa da Pikoketa Oarsoialdeko Talde Errepublikanoa, eta ekitaldi hori lantzeko, bihar, hilak 5, batzarra egingo dute 18:00etan, Merkatuzarren. Egun horretan, hain zuzen, Cristina Borboikoak inputatu gisa deklaratuko du. Horrez gain, apirilaren 14ra begira...
  • Santa Ageda bezperako doinuak entzuten dira kaleetan

    Nork: - Ots 4, 2014
    Santa Ageda bezpera dugu abestiak dioen bezala, eta herriko zenbait txokotan, batik bat ikastetxeetako haurren eskutik, entzun ahal izan dira koplak. Arratsaldean, helduen txanda izango da. 18:30ean geratu dira Arkaitzan. http://www.youtube.com/watch?v=OeA1CgcBg2c&feature=youtu.be...+ Irakurri
  • Juan Karlos Estevez 'Melli' kalean da

    Nork: - Ots 3, 2014
    Gaur utzi dute aske Errenteria-Oreretako Juan Karlos Estevez Melli. Alacanteko (Herrialde Katalanak) espetxetik irten da, eta gauerako etxean izatea espero da. Zigorraren hiru laurdenak beteta zituen.  ...+ Irakurri
  • Koordinazio talde bat sortu dute diru bilketa egiteko

    Nork: - Ots 3, 2014
    Martxoaren 29an egitekoak dira diru bilketa herriko auzo guztietan Trintxerpeko sutearen kaltetuei laguntzeko. Joan den astean Merkatuzarren bildu ziren, diru bilketa hori antolatzeko. Hogei lagun bildu ziren. Koordinazio lantalde bat osatu zuten, eta zazpi lagun daude...
  • Arramendi eta San Agustin elkarteetako batzar orokorrak

    Nork: - Ots 3, 2014
    Pontikako eta Agustinetako auzo elkarteek ohiko batzarrak izango dituzte datozen egunetan. Arramendi Pontikako elkarteak ostegun honetarako, hilak 6, deialdia egin du: lehenengoa 17:30ean eta bigarrena 18:30ean. 2013eko ekitaldiaren berri emango dute: jardueren memoria, balantze ekonomikoa eta...
  • Eskerrak eman dizkiete elkartasun kontzertura joandakoei

    Nork: - Ots 3, 2014
    Trintxerpeko sutean kaltetutako bizilagunei laguntzeko antolatutako elkartasun kontzertua dela eta, EMKEk, kontzertuaren antolatzaileak, eskerrak eman dizkie kontzertura joan ziren herritarrei, batik bat egindako ekarpenarengatik. Horri esker, “diru asko” bildu dutela jakinarazi du kaltetuak izan direnei laguntzeko....
  • Beraunen ere kantatuko dituzte koplak Santa Ageda bezperan

    Nork: - Ots 3, 2014
    Bihar, hilak 4, Santa Ageda bezperako koplak kantatzen ariko dira Beraun auzoan ere. Hala, Beraun Popular abesbatza, Beraun–Bera eta Ostarte elkarteak lagunduta, ariko dira kalez kalez kantatzen. 18:00etan aterako dira Luis Mariano Plazatik....+ Irakurri
  • Odola emateko aukera bihar eta etzi

    Nork: - Ots 3, 2014
    Bihar, asteartea, hilak 4 eta etzi, asteazkena, hilak 5, odola emateko aukera izango da Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta. Bihar, Reina aretoan egin ahal izango da, eta etzi, berriz, Beraungo anbulatorioan. Bi egunetan, 18:30etik 20:30era arte...
  • Errenteria-Oreretako kirol emaitzak

    Nork: - Ots 3, 2014
    Futbola Erregional Ohorezko Maila (mutilak) Touring-Ostadar: 0-0 Igoera fasea (neskak) Touring-Arizmendi: 1-1 Eskubaloia Zilarrezko maila (mutilak) Go Fit Sinfin- Ereintza: 32-24 Euskadiko Liga (emakumeak) Ereintza-Bera Bera: 23-25 Euskadiko Liga (mutilak) Ereintza-El Pilar Corazonistas: 25-20 Areto futbola...
  • Zortzi lanpostu sortuko dituzte udalak eta garapen agentziak

    Nork: - Ots 1, 2014
    Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak enplegu plana abiatuko dute, aldundiak emandako diru laguntza baliatuz. Iraupen mugatuko zortzi lanpostu sortuko dituzte, langabezian dauden herritarrentzat: bi arkitekto tekniko, bi peoi balionitz, arotz ofizial bat, iturgin ofizial bat,...

Send this to friend