Errenteria-Orereta

  • Herri Urratsera, Saretuzekin

    Nork: - maiatza 7, 2014
    Saretuz egitasmoak autobusak antolatu ditu datorren igandean, hilak 11, Senperen egingo den Herri Urratsera joateko. 08:30ean aterako da Zumardiko autobus geltokitik, eta buelta 19:00etan egingo du Senperetik. Autobusera sarbidera edukitzeko izena eman beharko da saretuzpgmail.com helbidera...
  • Poesia errezitaldiak, Mikelazulon

    Nork: - maiatza 7, 2014
    Maiatzean bi poesia errezitaldi izango dira Mikelazulo elkartean. Hurrengo asteazkenean, hilak 14, izango da lehenengoa, Koldo Sagasetaren errezitaldia. 19:30ean hasiko da. Hurrengoa, hilaren 24ean izango da. Iñigo Astiz eta Mikel Ayerbek Hondakindegian errezitaldia egingo dute. 19:30ean...
  • Alabergako haurren danborradarako izena eman daiteke

    Nork: - maiatza 7, 2014
    Ekainaren 8an egingo dute Errenteria-Oreretako Alaberga auzoan jaien barruko haurren danborrada. Dagoeneko entseguak prestatzen ari dira auzo elkarteko zuzendaritzak aurreratu duenez, eta datorren astean izango da aukera izena emateko: asteartean (hilak 13) eta ostegunean (hilak 15)....
  • 'Noe', Zinema Zabalduzeko hurrengo filma

    Nork: - maiatza 7, 2014
    http://www.youtube.com/watch?v=-374mBI_X_8 Ostegun honetan, hilak 8, berriro proiektatutako dute Zinema Zabalduz iniziatibaren barruko beste film bat. Oraingo honetan, Noe. ...+ Irakurri
  • Haur lapurtuen gaineko hitzaldia, asteazkenean

    Nork: - maiatza 6, 2014
    SOS Haur Lapurtuak elkartearen eskutik, bihar, asteazkena, haur lapurtuen gaineko hitzaldi bat emango dute, 19:00etatik aurrera, Xenpelar Etxean. Bertan parte hartuko du Francisco Gonzalez Tena soziologoak. Gaiaren gaineko informazioa emango du, eta baita aholkuak ere biktimak...
  • Errepublikarekin lotutako bigarren dokumental bat emango dute ostiralean

    Nork: - maiatza 6, 2014
    http://www.youtube.com/watch?v=4CB_ncuS8V0 Gaurkoaren ondoren, bigarren dokumental bat emango dute, ostiral honetan, hilak 9: Debekatuta dago oroitzea. 18:00etan hasiko da Niessen zinemetan. Saturrarango kartzelan emakumeek bizitakoa kontatuko du lan horrek....+ Irakurri
  • Gazteen jai batzordearen hurrengo bilera, larunbatean

    Nork: - maiatza 6, 2014
    Aurten gazteen jai batzordea sortu dute Madalen Jaietan eurei zuzendutako egitaraua antolatzeko asmoz. Aurretik bilera bat egin dute, eta hurrengoa larunbat honetan, hilak 10, izango da, 16:30ean, Merkatuzarren. 12-16 urteko gazteek osatzen dute jai batzordea....+ Irakurri
  • Tokiko gobernu batzarra elkartuko da bihar

    Nork: - maiatza 6, 2014
    Sei puntuko gai ordena izango du eztabaidatzeko bihar, asteazkena, tokiko gobernu batzarrak, 09:30etik aurrera. Jarraian azaltzen den hau: Apirileko ohiko bilkurako akta irakurri eta onartzea. Biteri kaleko oinezkoen koexistentziarako (17-39 zenbakiak) zoladura jartzeko obren proiektuan kontratua...
  • Eskola Bidearen aurkezpena, gaur

    Nork: - maiatza 6, 2014
    Proiektu bat aurkeztuko dute, gaur, 17:00etatik aurrera, Merkatuzarren: Eskola Bidea. Horren helburua haurrak eskolara modu seguruan eta autonomoan joatea da, antolatzaileek aurreratu dutenez. Aurkezpenean parte hartuko du Isabel Prieto de Blas geografoak, eta berak emango ditu...
  • Gure Esku Dagok argazki erraldoia osatu nahi du larunbatean

    Nork: - maiatza 6, 2014
    Errenteria-Oreretan ahalik eta jende gehien bildu nahi dute larunbat honetan, hilak 10, erabakitzeko eskubidearen alde atera nahi duten argazki erraldoian. Antolatzaileen esanetan, urtarrilean ere antzeko ekimen bat egin zuten, baina herriko aurpegi ezagunekin. Orduan, ehun inguru...

Send this to friend