Oiartzun

  • Preso eta iheslarien aldeko kartelada, gaur

    Nork: - Aza 29, 2013
    Hileko azken ostirala izaki, preso eta iheslarien aldeko kartelada izango da gaur. Doneztebe plazatik abiatuko da, 20:00etan....+ Irakurri
  • Berdintasunerako bidean jarraituko du Oiartzungo Udalak

    Nork: - Aza 28, 2013
    EH Bilduk aurkeztutako emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako mozioa aho batez aurrera atera zen herenegun ilunabarrean egindako ohiko udalbatzarrean. Hala, udalak berdintasun-politikak garatzeko baliabideak (giza baliabideak nahiz ekonomikoak) urtetik urtera indartzeko konpromisoa hartu du, besteak beste. Gaiaren...
  • Ikurrina dantza ikasteko ikastaroa izango da bihar

    Nork: - Aza 28, 2013
    Abenduaren 8an izango den Ikurrinaren aldeko egunean Ikurrina dantza izango da. Dantza hori ikasteko ikastaroa bihar izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian....+ Irakurri
  • KZ guneak prest ditu abenduko ikastaroak

    Nork: - Aza 27, 2013
    Sei ikastaro eskainiko ditu abenduan: Internet KZgunea ikastaroa, Doako Antibirus Programak, Google Apps, Kizoa, Open Calc I eta II eta Open Office Writer I eta II....+ Irakurri
  • Udala herriko baserritarrekin bilduko da

    Nork: - Aza 27, 2013
    Baserrietako hondakin berezien bilketa zehazteko egingo dute bilera. Hondakin horiek belar-bolak biltzeko silo plastikoa eta ontzi fitosanitarioak lirateke. Bilera abenduaren 2an (astelehena) izango da, udaletxeko areto nagusian, 16:00etan. Belar-bolen plastikoaren bilketa diseinatu nahi du Oiartzungo udalak...
  • Nesken futbolaz hitz egingo dute gaur Kirolez Blai! saioan

    Nork: - Aza 27, 2013
    Oiartzun Irratiko Kirolez Blai! saioan aurtengo denboraldia nola hasi duten kontatuko dute OKEko Alazne Inziarte, Anne Muguerza, Nerea Abances eta Maitane Toledok. 13:15ean izango da saioa, eta errepikapena 20:30ean....+ Irakurri
  • Ohiko udalbatzarra izango da bihar

    Nork: - Aza 26, 2013
    Bihar, hilak 27, azaroko ohiko udalbatzarra izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hamalau gai landuko dira; hala nola, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta EH Bilduk bereganatutako mozioa; 2014 urteko aurrekontuaren behin-behineko onarpena; abenduaren 3an...
  • Negu jaia ospatuko du Haurtzaro Mendi Taldeak

    Nork: - Aza 26, 2013
    Oiartzun eta Errenteria-Oreretako mugetan barrena ibiliko dira mendizaleak igande honetan (abenduak 1). Negu jaia antolatu du Haurtzaro Mendi Taldeak; Susperregitik aterako dira eta Aldurako kaskoa, Yantziko soroa eta Baringarate pasatuta Iturriotz auzora iritsiko dira. Hala, goizean...
  • "Banderaren inposaketa oiartzuar guztiei egiten zaien erasoa da"

    Nork: - Aza 26, 2013
    Oiartzungo Sortuk Espainiako banderaren agindua herrira iritsi denaren haritik bere iritzia plazaratu du. Alderdi abertzalearen hitzetan, “eraso” hori eta da ezker abertzalearen, EH Bilduren edota Oiartzungo Udalaren aurkakoa, “Oiartzuni eta oiartzuar guztiei egiten zaien erasoa da”....
  • "Eraso sexistarik ez", esan dute oiartzuarrek

    Nork: - Aza 25, 2013
    Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren haritik, elkarretaratzea egin dute hamarnaka lagunek Doneztebe plazan Oiartzungo emakume feministen asanbladak deituta. Kandela bana hartuta egin dute Isiltasunean, Oiartzun oihuka: eraso sexistarik ez! lelopean elkarretaratzea. Txalaparta eta adar doinuen...

Send this to friend