Felix Ugarte Elkarteak antolatuta aizpitArte erakusketa. Aizpitarteko kobazuloetan urteetan egindako indusketa arkeologikoetan topatu eta inoiz erakutsi ez den materiala ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hilaren 5ean bisita gidatua egingo dute 18:30ean.
Hitzaldiak ere antolatu dituzte:
- Hilak 11, asteazkena: Bisita gidatua 18:30ean.
- Hilak 12, osteguna: Saguzaharrak: gaueko ezezagunak Aitor Arrizabalagaren eskutik, gazteleraz 18:30ean.
- Hilak 18, asteazkena: Aitzbitarteko kobazuloetako paleolito garaiko biztanleak, Joseba Rios-Garaizar, Diego Garate, Olivia Rivero, Aixa San Emeterioren eskutik, gazteleraz, 18:30ean.
- Hilak 19, osteguna: Bisita gidatua 18:30ean.
- Hilak 25, asteazkena: Aitzbitarteko kobazuloetako paleolito garaiko artea, Joseba Rios-Garaizar, Diego Garate, Olivia Riveroren eskutik. 18:30ean, gazteleraz.
- Hilak 26, osteguna: Bisita gidatua.