Hitzaldia (Errenteria-Orereta): Nekropolitika
Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatutako Herrien Astearen barruan Juan Hernandez Zubizarretaren hitzaldia. Nekropolitika goiburupean, errefuxiatuen krisiaz arituko da, eta ez dela ez berezkoa ezta koiunturala ere azalduko du, menperatze eredu ekonomiko eta sozialean sostengatzen diren jokaera estrukturalekin lotutako kontua baizik. Erantzun ahal izateko erroetara jotzea ezinbestekotzat jo du Hernandezek, “derrigortutako migrazioekin ematen diren giza zorigaitzak errepikatuko direlako, bestela”. Europako Batasunean, erakundeetatik eta eskuin muturretik elikatzen diren jarrera “lotsagabe eta ankerrak” salatzera deituko du Hernandezek bere hitzaldian, baita herritarren ekimen solidarioak biderkatzera.