Musika (Errenteria-Orereta): Otxote Topaketa
Errenteria Hiria Otxote Topaketa antolatu du zazpigarrenez Niessen Elkarteak. Igandean egingo dute topaketa, eta sei otxotek hartuko dute parte bertan: Lur Maitea, Gaztelupe, Gaztelubide; Karnaba, Oldarra eta Jatorki. Errenteria-Oreretako Karnaba otxotea arduratzen da koordinazioaz.
12:30ean hasiko da topaketa Biteri kaleko 30. zenbakian, Niessen elkartean, eta bertatik tabernetara abiatuko dira otxoteak. Maite, Xera, Ur, De Cyne Reyna, Sindikato eta Leku Zaharra tabernetan arituko dira 12:45ean hasita 13:45era arte.
Amaiera kontzertua egingo dute arratsaldean, Madalenaren basilikan, 18:00etan hasita. Kontzertu hori gainera, Jose Angel Parada zenaren omenez egingo dute. Sarrera doakoa izango da.