Osasuna (Oiartzun): Aiton-amonen Astea
- Hilak 24, astelehena. 10:30etik aurrera, meza egingo dute, zaharren egoitzako kapillan. 16:30ean hasita, berriz, astearen barruko askari bereziaren txanda eta film baten emanaldia izango dute gozatzeko.
- Hilak 25, asteartea. 16:30etik aurrera, bingo berezia eta oka jokoaren lehenengo jardunaldiari ekingo diote.
- Hilak 26, asteazkena. 16:30etik aurrera, oka jokoaren finalak eta Aiton-Amonen Astean egin ohi den bingo berezia, sari bereziekin.
- Hilak 27, osteguna. 16:30etik aurrera, Nagusilan elkarteko kideek antolatutako musika emanaldia.
- Hilak 28, ostirala. 16:30etik aurrera, sari banaketa eta omenaldia.
- *Osasun Pastoraltza taldeak antolatzen ditu ekitaldiak, Petra Lekuona zaharren egoitzaren babesarekin.