Borobil Teatroak antzerki tailerra egingo du Kultura Kreaktiboa txartelaren bazkide diren 7 eta 12 urte bitarteko haurrei begira. Hamar lagunentzako lekua dago eta
izena emateko ordena errespetatuko dute. Onartutakoek konfirmazio mezua jasoko dute.
Izena emateko mezua bidali beharko dute interesdunek izena eta abizenak zehaztuta hilaren 23a baino lehen. Parte hartzaileek hamaiketakoa eta egunerokotasunean erabiltzen dituzten bi objektu eraman beharko dituzte.