Poltsa berdeak banatzen ari dira Lezoko dendetan
Boltsa berde berrerabilgarriak banatuko ditu Lezoko Udalak herriko komertzioetan. Azaroaren 26an egin zuten kontsumo arduratsuko merkatuan 2.000 boltsa berrerabilgarri banatzeko asmoa zuten, baina ez zituzten denak eman. Udalak iragarri zuen bezala, dendetan banatzen hasiko dira. Horrela, herriko saltokietan erosketak egiten dituztenek jasoko dute boltsa berdea. Poltsa hori behin eta berriz erabili daitekeenez, plastikozko ohiko boltsa gutxiago erabiliko dituzte lezoarrek. Hori da udalaren helburua. Izan ere, hondakinak murrizteko kanpainaren baitan banatu zituzten boltsa berrerabilgarriak. Izan ere, boltsa arruntak polietilenoz egiten dituzte. Petrolioa erabiltzen dute material hori sortzeko. Lezoko Udaleko Ingurumen Sailak adierazi duenez, “polietilenozoko boltsek ibai eta errekak zikinteaz gain, ekosistemetako espezieengan eragin zuzena dute, animaliak bertan harrapatuta gelditu eta itotzen direlako”. Horrez gain, boltsa horrek degradatzeko 150 urte behar dituela gogorarazi dute. Gainera, konposatu toxikoetan degradatzen da. 312 boltsa, urtero Ekimen horrekin naturan aske geratzen diren plastikozko boltsak ekidin nahi dituzte. Izan ere, herritar bakoitzak, boltsa berrerabilgarriarekin, sei plastikozko boltsa aurreztu ditzakete astean, 24 hilabetean eta 312 urtean. Horregatik, herritarren ohiturak aldatu nahi dituzte: “Ohitura aldaketa bat besterik ez da. Eraman alboan zure bolts berdea eta hondakinak murrizten lagun iezaguzu!”, gaineratu du udalak.
Boltsa berde berrerabilgarriak banatuko ditu Lezoko Udalak herriko komertzioetan. Azaroaren 26an egin zuten kontsumo arduratsuko merkatuan 2.000 boltsa berrerabilgarri banatzeko asmoa zuten, baina ez zituzten denak eman. Udalak iragarri zuen bezala, dendetan banatzen hasiko dira.
Horrela, herriko saltokietan erosketak egiten dituztenek jasoko dute boltsa berdea. Poltsa hori behin eta berriz erabili daitekeenez, plastikozko ohiko boltsa gutxiago erabiliko dituzte lezoarrek.
Hori da udalaren helburua. Izan ere, hondakinak murrizteko kanpainaren baitan banatu zituzten boltsa berrerabilgarriak.
Izan ere, boltsa arruntak polietilenoz egiten dituzte. Petrolioa erabiltzen dute material hori sortzeko. Lezoko Udaleko Ingurumen Sailak adierazi duenez, “polietilenozoko boltsek ibai eta errekak zikinteaz gain, ekosistemetako espezieengan eragin zuzena dute, animaliak bertan harrapatuta gelditu eta itotzen direlako”.
Horrez gain, boltsa horrek degradatzeko 150 urte behar dituela gogorarazi dute. Gainera, konposatu toxikoetan degradatzen da.
312 boltsa, urtero
Ekimen horrekin naturan aske geratzen diren plastikozko boltsak ekidin nahi dituzte. Izan ere, herritar bakoitzak, boltsa berrerabilgarriarekin, sei plastikozko boltsa aurreztu ditzakete astean, 24 hilabetean eta 312 urtean.
Horregatik, herritarren ohiturak aldatu nahi dituzte: “Ohitura aldaketa bat besterik ez da. Eraman alboan zure bolts berdea eta hondakinak murrizten lagun iezaguzu!”, gaineratu du udalak.