Pasaiako eta Gipuzkoako beste 7 udalerritako haurrek egindako kartelen erakusketa ibiltaria antolatu du Mater-ek. Maiatzaren 9an porturatuko da Pasaian.
Mendiko basoen egoera zein den ezagutarazteko txangoa antolatu du Amezti Baso Biziak Jaizkibel taldeak. Xehetasunak emateko Aitziber Sarobe Egiguren biologoa gonbidatu dute taldekideek.
Eguzkik oroitarazi du udalei dagokiela legez kanpoko hondakindegiekin bukatzeko neurriak ezartzea, eta jarrera "proaktiboa" eskatu die.
Oiartzungo parketxeak txorien doinuekin eta izaerarekin gozatzeko hainbat jarduera antolatu ditu datozen asteetarako.
Arditurriko meategiak eta Hernaniko trikuharri zein saroien berri izateko aukera eskaintzen du jarduerak. Familientzat ere prestatu dituzte ekintzak.
Aldundiak zeregin horretarako onartu duen diru partida balia dezatela eskatu die talde ekologistak Oarsoaldeko udalei.
Okil beltzaren gaineko hitzaldia antolatu dute hilaren 27an Arditurri Parketxean.
Hilaren 28an (igandea da) izango da hurrengo hitzordua. Martxoko garbiketa saioan 5,5 kilogramo hondakin jaso zituzten.
Zarautz eta Zumaia arteko mendi bidea egin ondoren, Getarian izan dira mendizale lezoarrak bazkaltzen eta jolasean.
Hilaren 18an izango da tailerra, 18:00etatik 19:30era. Bertaratzen direnei tomate landareak oparituko dizkiete.
Larunbat goizean irtengo dira herritarrak San Pedroko portutik. Doakoa izango da irteera, baina izena eman beharko da aurretik.
Tomateak osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoekin tailerra egingo dute baratze parkean hilaren 11n, arratsaldez.
Teilatua eta sarrera konpondu, barruan sua egiteko dagoen tokia egonkortu eta hesiak eta bankuak berritu dituzte.