Aurtengo Antxoberfest jaiaren gaineko xehetasunak eman dituzte antolatzaileek. Maiatzaren 9tik 11ra, ia estilo guztietako garagardoak dastatzeko aukera izango da Ibaiondon.
XXXVI. Oreretako Sagardo Eguna aurkeztu dute gaur, omenaldi eta guzti. Datorren larunbatekoa festarako eta aldarrikapenerako eguna izango dela aurreratu dute.
10. urteurrenari lotutako ospakizunei bukaera emango diete larunbatean, egun osoko festarekin. "Gogoratzeko eguna" izango dela aurreratu dute, "zoragarria, itzela, kitzikagarria".
Festibalaren hirugarren ekitaldia maiatzaren 9tik 12ra egingo da, eta Txilek bere itsas kultura ezagutaraziko du egun horietan.
Kuadrillen poteoak eta Kitadelpare txarangak bazterrak alaitu dituzte gaur eguerdian. Konpartsen eta kuadrillen desfileak hartuko dio lekukoa poteoari, 17:00etan hasita.
Ereintza Dantza Taldeak antolatutako sardinaren ehorzketarekin bukatu dira Inauteriak.
Datorren ostegunean (hilak 25) egingo dute lehen bilera, arratsaldean. Trintxerpetar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.
Meipiko Jai Batzordeak eta Xantixa elkarteak Udaberri izeneko festa antolatu dute hurrengo larunbaterako. Egun osokoa izango da.
Xanistebanetako Jai Batzordeak bigarren bilera egingo du hilaren 11n. Udaletxeko pleno aretoan elkartuko dira eragile eta norbanakoak.
Antxoko garagardoaren jaiak hamaikagarren ekitaldia izango du aurtengoa. Xehetasunak aurrerago emango dituzte antolatzaileek.
OaingozHauk marrazki lehiaketa bat abiatu du Kuadrillen Eguneko kamisetako diseinua osatzeko. Irudiak bidaltzeko azken eguna apirilaren 29a da.
Aurtengo San Marko eguna apirilaren 28an ospatuko da. Eskaerak ZU! arreta zerbitzuan edo telematikoki aurkez daitezke. Apirilaren 7a da eskaerak aurkezteko azken eguna.
Inauteriak pasata, bi ohar helarazi dituzte: datorren urterako Trapujale arropak prestatzen joatea eta taldean parte hartzea, ideia berriak eta laguntzaile gehiago izateko.