Salaberria Gonzalez anaiek duela sei urte jarri zuten 1545 argitaletxea martxan. Hobby modukotzat dute, eta tamaina txikia dutelako, lan hautatuak argitaratzen dituzte.
Olatz Mitxelena Larretaren ‘Arrain hezur bat eztarrian’ lanak iazko euskarazko narratiba liburu onenaren saria jaso du, kritikarien eskutik. Pozez, baina oinak lurrean dituela jaso du aitortza.
Elkar argitaletxearekin argitaratu du bere bosgarren narrazio-liburua. Hamabi ipuinek osatzen dute, ildo berarekin: kanpinetako mikrokosmosa.
Landarbaso abesbatzak antolatuta Gazte Abesbatzen II. Topaketa egingo dute hilaren 27 eta 28an Lekuona Fabrikan.
Bosgarren ekitaldia izango da aurtengoa. Maiatzaren 5ean izango da lehenengo saioa, eta beste hiru gehiagok osatuko dute.
Pasaiako Batelerak elkarteko kideek jaialdiaren une garrantzitsuak dinamizatuko dituzte aurten. Bestalde, emakume hauen historia ziurtatzeko helburuarekin, 'Tere Batelera' izeneko ipuina kaleratu berri dute.
Jose Luis Ansorena Bekaren irabazleek emanaldia eskainiko dute larunbatean, Andra Mari Abesbatzaren egoitzan.
Beasaingo Igartza Musika Eskolan izango da emanaldia, arratsaldean.
Txalaparta, Kukai Dantzaren lan berria etxean ikusteko aukera izango da maiatzean, Musikasteren barruan.
Piztu Lezok bakarrizketa jaialdia antolatu du ostiraletako (hilak 19). 'Lauzpa5 Stand Up' ikuskizuna jasoko du Txerrimuñok.
Aljarafe Andaluziako Kultur Elkarteak antolatuta hilaren 19tik 21era ospatuko dute herrian Apirileko Feria.
Thrash eta metal doinuekin hiru taldek girotuko dute larunbata baserrian. Elikagaien bankua laguntzeko aukera izango da.
Negu kolektiboaren euskarazko filma ikusi ahal izango da. Euskal gatazkak ihesera bultzatutako neska baten istorioa kontatzen du.
Larria ez den osasun arazo batengatik atzeratu dituzte datozen egunetarako aurreikusitako hiru hitzaldiak.