Korrikaren zirrara 30 eskutan, eta milaka gorputzetan
Bi une berezi eta hunkigarri utziko ditu, gutxienez, 23. Korrikak gurean: Mikel Martin omenduko duena, eta Pilartxo Olaskoaga eta Mikel Ugalde euskaltzaleei euskararen alde egindako lana aitortuko diena.
Bi hamarkada geroago, berriro eskolartekoan ari da Xenpelar
Hemezortzi urteren ostean, berriro ari da Xenpelar Bertso Eskola Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan. Indartsu dator harrobia, 10-14 urte arteko ia ehun ikasle ari baitira Xenpelarren trebatzen.
[Erreportajea] Gazteen eskutik heldu da loraldia
Dagokien lekua aitortzeko galdegingo dute Ernaik Lezon antolatutako gazte topagunean parte hartuko duten gazte independentistek. Hausnarketarako eta jairako espazioak uztartuko dituzte hiru egunez.
Korrika Txikia erraldoi egin dute
Errenteria-Oreretako ikastetxeetako haur eta gaztetxoek euskararen alde hartu dituzte kaleak Korrika Txikian.
Beraun eta Kaputxinoetan ere, Harro Herri!
Korrika Txikiak euskararen aldeko mezua zabaldu du gaur goizean Beraun eta Kaputxinoak auzoetan, Cristobal Gamon ikastetxeko eta Bizarain Ikastolako ikasleek.
Euskararen aldeko lana aitortuko diete Pilartxo Olaskoaga eta Mikel Ugalderi
Joxepa Antoni Aranberri anitzeneko lekuko txanda Pilartxo Olaskoaga eta Mikel Ugaldek eramango dute Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen izenean.
Korrikan ere, Palestinari keinu
Oreretako Mugimendu Feministak Palestinako bandera eta zapiak eramateko deia egin du lekukoa hartuko duen kilometroan. Bide beretik egin du Orereta Palestinarekin herri dinamikak.
23. Korrikarekin bat egin dute udalbatzako talde eta bozeramaile guztiek
Udaleko talde politiko eta bozeramaile guztiek babesa erakutsi diote Korrikari.
Madalenatako omendua hilaren 30era arte proposatzeko aukera
Aurten lehen aldiz herritarrek proposatu eta aukeratuko dute Madalen Jaietako omendua. Proposamenak hilaren 30era arte jasoko ditu udalak.
Basajaun, Mari, Tartalo, galtzagorri eta lamien topagune
Gaztaño euskal mitologiaz jantziko da auzoko jaietan. Kamiseta ilustratzeko marrazki bila ari dira.
Korrikaren harira bideoa zabaldu du Koldo Kide Guraso Elkarteak
Bideo ederra ondu du Korrikaren harira Koldo Kide Guraso Elkarteak, "euskara oinarrian komunitate eleanitzak josten" egiten duen lana lehen lerroan jarrita.
Xabier Gorrotxategi Zipitria, Orereta Ikastola Kooperatiba Elkarteko lehendakari
Otsailaren 28an egin zuen urteko batzar nagusia kooperatiba elkarteak 100 bazkideren parte hartzearekin.
EH Bilduko Pello Otxandianoren ekitaldia, astelehenean
Astelehenean, hilaren 25ean, Niessen Kulturgunean izango da Otxandiano.