Topa egiteko gogotsu dira antxotarrak
Aurtengo Antxoberfest jaiaren gaineko xehetasunak eman dituzte antolatzaileek. Maiatzaren 9tik 11ra, ia estilo guztietako garagardoak dastatzeko aukera izango da Ibaiondon.
Eskalerillaseko bizilagunen aldeko manifestazioa egingo dute ekainaren 1ean
Kale gorrian geratzeko arriskuan diren bizilagunentzat alternatiba bat exijitzeko mobilizatzera deitu du Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak. Kalitatezko etxebizitza doakoa eta unibertsala aldarrikatuko dute.
Lau barrutietan, EH Bildu nagusi
Barruti guztietan koalizio subiranistak jaso zituen boto gehien igandean. Kontsultatu hemen barruti guztietako emaitzak.
Markel Amat sanpedrotarra, munduko 16 tiratzaile onenen artean
Munduko Eskrima Txapelketa bikaina jokatu du sanpedrotarrak asteburu honetan kadete modalitatean. Final hau jokatzen duen lehen gipuzkoarra izan da Amat.
Etxegabetzea gelditu arte, tinko borrokan
Kaleratu nahi dituzten Eskalerillaseko bizilagunek herritarren babesa jaso dute gaur. Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak deituta, Elkartasun Eguna egiten ari dira.
Urteko sagardo uzta dastatzeko irrikaz
XXXVI. Oreretako Sagardo Eguna aurkeztu dute gaur, omenaldi eta guzti. Datorren larunbatekoa festarako eta aldarrikapenerako eguna izango dela aurreratu dute.
Trafiko mozketak izango dira Donibanen larunbatean
Udaberri Festak eta Bidasoa Itzuliak eragina izango dute barrutiko sarrera eta irteeretan, egun osoz.
Lau alkateordeek ez dute aurrez aurreko zerbitzurik eskainiko maiatzaren 1ean
Datorren hilean bizilagunekin hitzordu bakarra izango dute alkateordeek: maiatzaren 15ean.
Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2024-04-19)
Lau barrutietako futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeen asteburuko emaitza guztiak, hemen.
Asteazkenean bilduko dira jatorri askotariko emakumeak
Asteazkeneko bilkuran Honduras izango dute hizpide Pasaian jaiotako eta Pasaiara etorritako emakumeek. Sofia Dubon eta Valentina Rojasek dinamizatuko dute saioa.
Festak ez du etenik Oiartzunen
OiartzuaRock jaialdia egiten ari dira gaur Kontzejupean. Zazpi talde pasako dira oholtzatik, askotariko estilotakoak.
Ostiralen emango diote bukaera Ganbera Musikaren XIII. Asteari
Azken emanaldia ere Trintxerpeko alkateordetzan izango da, arratsaldez. Kantuko ikasleen txanda izango da.
Aurtengo Karmengo Jaiak prestatzen hasiko dira trintxerpetarrak
Datorren ostegunean (hilak 25) egingo dute lehen bilera, arratsaldean. Trintxerpetar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.