AFAGIk mahai informatiboa jarriko du San Pedro kalean
Alzheimerraren Nazioarteko Eguna dela eta Gipuzkoako Alzheimerra duten pertsonen Senitarteko eta Lagun Elkarteak (AFAGI) hainbat ekitaldi antolatuko ditu bihar, larunbata. Hondarribian mahai informatiboa jarriko dute San Pedro kalean goizez, Hawaii goxodendaren aurrean. Igandean, berriz, AFAGIko herrialdeko kideek Ardora jatetxean bazkalduko dute.