Aitzol Gogorza askatzeko eskatuko dute, Basaurira egingo duten martxan
Aitzol Gogorza euskal presoa askatzeko eskatuko dute ekainaren 3an Basauriko espetxera egingo duten martxan. Oreretako Herrira Bilguneak deituta, gaixotasun larri eta sendaezina duen oreretarrak “kalean egon behar zuela” salatuko dute ekimenaren bidez Aitzol Gogorza egun dagoen espetxearen aurrean. Oreretako Herrirak, Gogorza herriratu arteko dinamika abiatuko duela jakinarazi du gainera, eta azken horrekin bat egitera deitu ditu herritarrak, “guztien artean lortuko baitugu”.