Antxoko Alkartxiki dantza taldeak bi aste barru hasiko du ikasturtea. Bertan izena emateko egunak bihar, asteazkena, eta ostirala izango dira. Interesa dutenek, Azokatik pasatu beharko dute 19:00etatik 20:30era. Telefono zenbaki bat eta helbidea jakinarazi behar dute bertan, eta dantza taldeko ordezkariek guraso bilera noiz egingo duten esango diete.
Ordutegi eta egunak zehaztu dituzte jada. Honakoak dira:
Astelehenetan
- 18:30etik 19:30era: 3. eta 4.mailak.
- 19:30etik 20:30era: 3.mailako mutilak.
Asteazkenetan
- 18:30etik 19:30era: DBH 1. eta 2.mailak.
- 19:30etik 20:30era: 5. eta 6.mailak.
Ostiraletan
- 17:00etan 18:00etara: 1. eta 2.mailak.