Altza, Bidebieta eta Trintxerpe inguruetako bizilagunen agerraldia, bihar, M29aren harira
Bihar (larunbata) 12:00etatik aurrera Altza, Bidebieta eta Trintxerpe inguruetan bizi den herritar talde batek agerraldia egingo du Gomistegiko biribilgunearen parean dagoen Nornahi plazan. Martxoaren 29ko greba orokorra abiapuntu hartuta, elkarrekin a...
Bihar (larunbata) 12:00etatik aurrera Altza, Bidebieta eta Trintxerpe inguruetan bizi den herritar talde batek agerraldia egingo du Gomistegiko biribilgunearen parean dagoen Nornahi plazan. Martxoaren 29ko greba orokorra abiapuntu hartuta, elkarrekin adostutako manifestu baten berri emango dute, eta datozen asteetarako hainbat ekimen aurkeztuko dituzte.
Grebaren ondoren “eztabaida eta hausnarketa prozesu zabala” egiteko asmoa dute deitzaileek: “Grebarekin bat egiten dugu. Lan esparrutik askoz harago doan eredu talka baten aurrean gaude. Prozesu horren bitartez erabaki behar dugu zein bitarteko eta tresna behar dituen bailarak, batetik lan eta gizarte eskubideen kontrako eraso basatiari aurre egiteko, eta bestetik bailaratik gizarte eredu berria eraikitzeko”.