Argiteria publikoan energia elektrikoaren kontsumoa murriztu nahi du udalak, eta horri begira, argi sistema adimenduna hornitu eta muntatzeko kontratuaren lizitazioa bideratu du.
Argiteria publikoan energia elektrikoaren kontsumoa murriztu nahi du udalak, eta horri begira, argi sistema adimenduna hornitu eta muntatzeko kontratuaren lizitazioa bideratu du. gaur egun dauden argiak LED teknologia duten argi berriekin ordezkatuko dituzte, guztira 717.
Bi fasetan egingo ditu lanak Leycolan S.A.L. enpresak, Alaberga goikoa eta Kaputxinoetako argiak aldatuko dituzte lehenik, eta horretan hilaren 12an hasi ziren. Hiru astetan egingo dituzte lanak eta guztira, bi auzo horietan 293 LED argi jarriko dituzte. 130.757 euroko diru zatia jarri du udalak horretarako. Argiak aldatuta, urtean 13.000 mila euro eta 78.380 Kwh aurreztuko dira.
Esnabide gunean, Hirigune Historikoan eta Agustinak auzoan ere aldatuko ditu argiak udalak. Lanak 2017 hasieran egingo dituzte, eta urtean 32.000 euro aurreztea aurreikusi dute. IDEAk (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua) proiektuari aurre egiteko mailegu itzulgarria eman dio. Mailegu horrek ez du interesik eta 10 urtetara amortizatu behar da.
Ekintza hauen bidez, aurrerapauso handia egingo dela Errenteria-Oreretako Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (EIEP) gauzatzeko bidean esan du Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotziak.