Urteko lehen udalbatzarra izango dute zinegotziek, asteartean, 18:30etik aurrera, pleno aretoan. Puntu nagusi baten gainean eztabaidatuko dute: 2014ko aurrekontuak. Gai zerrendako azken puntua izango da, gainera.
EAJk joan den asteazkenenean aurreratu zuenez, aurrekontuak aurrera atera ditezen bermatuko du, hiru zinegotziak abstenitu egingo direlako.
Aurretik ohiko tramiteak egin ondoren, honako puntuak eztabaidatuko dituzte:
- Morrongilleta kaleko kioskoa ustiatzeko egindako kontratuaren lagapena.
- Errenteriako hiri garraio zerbitzu publikoa adjudikatzea
- 2014rako Errenteria Musikaleko lanpostu zerrenda eta lantaldea onartzeko proposamena.
- 2014rako Jesusen Bihotza adinekoen egoitzako lanpostu zerrenda eta lantaldea onartzeko proposamena.
- 2014rako Udal Kirol Patronatuaren lanpostu zerrenda eta lantaldea onartzeko proposamena.
- 2014rako Errenteriako Udalaren lanpostu zerrenda onartzeko proposamena.
- 2014rako Errenteriako Udalaren lantaldea onartzeko proposamena.