Auzolana antolatu du Txerrimuñok larunbaterako
Txerrimuñok auzolana deitu du datorren larunbaterako Gaintxurizketan. Piriko Xabaleko herri lurrelan haritz, pago eta lizarrak landatu zituzten Txerrimuñoko kideek orain zortzi urte, rta ordundik urtero egin dute auzolanerako deialdia “sasiak eta baso azpiak garbitzea ezinbestekoa delako”, azaldu dute. Eremu horretan “baso gaztea” dagoela egun gaineratu dute eta herritar guztiak deitu dituzte auzolanean parte hartzera. Hitzordua 9:00etan egin dute Txerrimuñon bertan.