Bildu: “Bentan aparkatzeko ordaintzea bidegabea da”
Hondarribiko Bilduk jakinarazi du Bentako aparkalekuan autoa uztea doan izan beharko lukeela. Izan ere, Bilduren arabera, Eusko Jaurlaritzako Kai Sailak Hondarribiko Udalari Bentako aparkalekurako emana zion baimena bukatu da, “beraz, aparkaleku ...
Hondarribiko Bilduk jakinarazi du Bentako aparkalekuan autoa uztea doan izan beharko lukeela. Izan ere, Bilduren arabera, Eusko Jaurlaritzako Kai Sailak Hondarribiko Udalari Bentako aparkalekurako emana zion baimena bukatu da, “beraz, aparkaleku hori, martxoaren 12tik ez dago udalaren esku”.
Horregatik, udalak aparkalekuaren gainean eskumenik ez duenez, aparkatzea libre esan du Bilduk. “Baina udalak ez ditu ordaintzeko makinak kendu edo baliogabetu, eta hori ez dakienak ordaindu egiten du. Bentan aparkatzeko ordaintzea bidegabea da”. Horrez guztiaz gain, eskaera egin diote udal gobernu taldeari: “Makina horiek baliogabetu ditzala eta prentsaren bitartez ofizialki hiritarrei jakinarazi diezaietela Bentan aparkatzeagatik ez dela TAO txartelik ordaindu behar”.