CCOO eta LABeko kideen hitzaldia, gaur, Trintxerpen
Gaur, Jose Manuel Cortizo CCOOko kideak eta Jose Ramon Zapirain LABekoak hitzaldia emango dute Trintxerpeko alkateordetzan, 19:30ean, Ingurumen osasuna: Pasaiako portuan gainditu gabeko ikasgaia izenburupean. Cortizo eta Zapirain portuko langileak dira...
Gaur, Jose Manuel Cortizo CCOOko kideak eta Jose Ramon Zapirain LABekoak hitzaldia emango dute Trintxerpeko alkateordetzan, 19:30ean, Ingurumen osasuna: Pasaiako portuan gainditu gabeko ikasgaia izenburupean. Cortizo eta Zapirain portuko langileak dira. Hala, antolatzaileek jakinarazi dutenez, «kanpoko kaia justifikatzeko erabiltzen dituzten gezurrak» azalduko dituzte bi ordezkariek. Herrera Herrira herri batzordeak eta Oarsoaldeko Eguzkik antolatu dute solasaldia.