Danborrada egingo dute hilaren 15ean musika eskolakoek
Igande eguerdian Tomas Garbizu Musika Eskolakoek danborrada egingo dute herriko kaleetan, San Sebastian Eguna ospatzeko. Igandeko Danborradan musika eskolako ikasleek hartuko dute parte, eskolako bandakoek lagunduta. 12:00etan irtengo dira, eta honako ibilbidea egingo dute: Musika Eskola, Ijurko, Atzekoate eta Kale Nagusia. Danborrada osatzen dutenek kontzertua emango dute Gurutze Santuaren plazan, hasi eta ordu erdira, gutxi gora behera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldi txarra egiten badu, Karlos Saldise plazan egingo dute bukaerako kontzertua.
Igande eguerdian Tomas Garbizu Musika Eskolakoek danborrada egingo dute herriko kaleetan, San Sebastian Eguna ospatzeko.
Igandeko Danborradan musika eskolako ikasleek hartuko dute parte, eskolako bandakoek lagunduta. 12:00etan irtengo dira, eta honako ibilbidea egingo dute: Musika Eskola, Ijurko, Atzekoate eta Kale Nagusia.
Danborrada osatzen dutenek kontzertua emango dute Gurutze Santuaren plazan, hasi eta ordu erdira, gutxi gora behera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldi txarra egiten badu, Karlos Saldise plazan egingo dute bukaerako kontzertua.