Dokumentala, bertsoak eta pilota gaur, Madalensoron
Almitza Sega Elkarteak antolatutako herri kirol jaialdia arratsean izango da, 20:00etatik aurrera, Madalensoron. Lehenengo dokumentala emango dute (ordu erdi ingurukoa): Segagintza Europan. Gero, bertso-pilota partida izango da. Mikel Goñi pilotariak ...
Almitza Sega Elkarteak antolatutako herri kirol jaialdia arratsean izango da, 20:00etatik aurrera, Madalensoron.
Lehenengo dokumentala emango dute (ordu erdi ingurukoa): Segagintza Europan.
Gero, bertso-pilota partida izango da. Mikel Goñi pilotariak bi oiartzuarren kontra jokatuko du, bostaren barruan. Kontrarioak Mikel Martinez eta Iñigo Ugalde izango dira. Bertso-botilero lanetan, berriz, Anjel Mari Peñagarikano eta Ander Lizarralde ariko dira.
Sarrerak 19:00etan jarriko dituzte salgai, Madalensoroko leihatilan.