Duintasuna elkarteak 2019an ere bere aldarrikapenak kaleratzen jarraituko du. Urteko lehen mobilizazioa astelehenean egingo dute.
Herriko Plazan, 11:00etan bilduko dira.
Astelehenean (hilaren 7an) egingo du Duintasuna Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak 2019ko lehen mobilizazioa. 11:00etan bilduko dira Errenteria-Oreretako Herriko Plazan pentsio duinen alde. Aurten ere, hilabete bakoitzeko lehen astelehenarekin mobilizazioak egingo dituzte.
Aldarrikapenak, azken hilabeteetako berberak: gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea pobrezia egoeran dauden pentsiodunak egoera horretatik atera ahal izateko, eta aldi berean, KPI “errealaren” araberako pentsioen handitzea.