EATek bi domina lortu ditu Gipuzkoako txapelketan
Asteburuan Ordizian zein Anoetan jokatu dute Gipuzkoako Helduen Mailako Txapelketa, eta EAT Errenteriako Atletismo Taldeak bi brontzeko domina lortu ditu: Jose Cazorlak jauzi hirukoitzean, eta emakumeen taldeak 4×100 erreleboan. Ordizian lortu zut...
Asteburuan Ordizian zein Anoetan jokatu dute Gipuzkoako Helduen Mailako Txapelketa, eta EAT Errenteriako Atletismo Taldeak bi brontzeko domina lortu ditu: Jose Cazorlak jauzi hirukoitzean, eta emakumeen taldeak 4×100 erreleboan.
Ordizian lortu zuten domina neskek, eta Ane Borrajo, Andrea Morate, Ainhoa Novillo eta Amaia Idigorasek osatu zuten taldea.
Anoetan lortu zuen, berriz, brontzezko domina Cazorlak jauzi hirukoitzean. Hain zuzen, 11,89 metroko jauzia egin zuen.