Eguraldia txartzen ez bada, datorren astean izango da Pilota Zuzenean!
Eguraldiak baldintzatzen ditu kanpoan egiten diren kirol ekintzak, eta eguraldi iragarpenari begira daude Txosteko kideak. Oraingoz, txartzen ez badu, aurrera jarraituko dute Pilota Zuzenean! jaialdiarekin. Datorren astean izango da, azaroaren 1etik 6r...
Eguraldiak baldintzatzen ditu kanpoan egiten diren kirol ekintzak, eta eguraldi iragarpenari begira daude Txosteko kideak. Oraingoz, txartzen ez badu, aurrera jarraituko dute Pilota Zuzenean! jaialdiarekin. Datorren astean izango da, azaroaren 1etik 6ra. 6an jokatuko dute erreboteko finala.
Egitaraua:
- Erakusketa. Azaroaren 1etik aurrera, Fermiñeneko leihoetan.
- Hitzaldia. Azaroaren 4an, 19:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekan. Gaia: Joko Zuzenak Oiartzualdean. Hizlaria: J.M. Mitxelena.
- Bote luzea. Azaroaren 5ean, 11:00etan, Doneztebe plazan: Gipuzkoa-Lapurdi.
- Pasaka. Azaroaren 5ean, 12:30ean, Kontzejupean: Txost-Laxoa elkartea.
- Laxoa. Azaroaren 5ean, 16:00etan, Beheko plazan: Baztan-Malerreka.
- Errebotea. Azaroaren 6an, 09:00etan, Beheko plazan, Urtxalle Saria (gazteak): Txost-Behar Zana. 11:00etan, Enrike Abril Errebote Txapelketaren finala: Kapito Harri-Luzaz Gazte.