Emakumea aldarrikatzeko egitaraua prestatu dute
Egitarau zabala prestatu dute Errenteria-Orereretan, Emakumeen Egunaren harira, eta hilaren 8an gain, hilabete osoan zehar luzatuko dira. Amalatz, auzo elkarteetako emakumeak eta Berdintasun Kontseilua daude egitarau horren atzean, eta “emakumeen...
Egitarau zabala prestatu dute Errenteria-Orereretan, Emakumeen Egunaren harira, eta hilaren 8an gain, hilabete osoan zehar luzatuko dira. Amalatz, auzo elkarteetako emakumeak eta Berdintasun Kontseilua daude egitarau horren atzean, eta “emakumeen aldarrikatzeko egitaraua” prestatu dutela jakinarazi dute.
Horien artean urtero egin ohi duten jaialdia nabarmendu daiteke. Bertan, auzo elkarteetako emakumeek parte hartuko dute, eta hainbat dantza egingo dituzte. Antolatzaileen arabera, egun hori “alaia” izan dadin saiatuko dira, bai eurentzat eta baita ikusleentzat ere. Gizonak ere ekitaldia ikustera joatera animatu dituzte. 17:00etan hasiko da, Galtzarabordako kiroldegian.
Hilaren 10ean, berriz, Mariasun Landa Sariak banatuko dituzte, eta bi lan sarituko dituzte: emakumeek aurkeztutako lanik onena eta gainontzeko lan guztien arteko onena. Ekitaldi berean, Joxepa Antoni Aranberri (iaz bertsolari horri buruzko lanak irabazi zuen saria) gogoraraziko dute, eta omenaldi txiki bat ere egingo diote. Ekitaldia Xenpelar Etxean izango denez, hilaren 7an inauguratutako erakusketa bisitatuko dute gida baten laguntzaz. Bertan, Bilboko Skolastika emakume taldeak egindako lanak izango dira. 12:00etan hasiko da ekitaldia.
Horrez gain, film emanaldiak eta antzerkia ere antolatu dute.