Epaitegiak baliogabetu du Eyssak garabilari baten aurka ezarritako zigorra
Lan Arloko Epaitegiak baliogabe utzi du Irungo TAO eta garabi zerbitzuak kudeatzen dituen Eyssa enpresak garabilari baten kontra duela hilabete batzuk ezarritako 20 lanegunetako zigorra. Epaiak dio «enpresak greban ari ziren langileei neurriz kanpoko presioa» egin ziela. Erabaki irmoa da eta ezin da horren kontra errekurtsorik aurkeztu. Epaiketan langilea ordezkatu duten ELA sindikatuko kideak pozik agertu dira epaiarekin, eta datozen asteetan egingo dituzten epaiketei begira «aurrekari» izatea espero dute. Joan den ostiralean, esaterako, Eyssak kanporatu zituen hiru grebalarien kasuaren epaiketa egin zuten Donostian (epaiaren zain daude). Negoziazioetan akordiorik ez Apirilaren 1etik irailaren 2ra arte iraun zuen grebako lehen asteetan hiriko TAOren makinak plastiko beltzekin biltzeagatik enpresak hiru langile kanporatu zituen. Zeresan ugari eman du gaiak, eta udalean ordezkaritza duten hainbat alderdik hiru kanporatuak berriro onartzeko eskatu diote Eyssari azken asteetan, eta Jose Antonio Santano alkateak ere bat egin du eskaerarekin. ELAk jakinarazi du joan den astean langileen eta enpresaren ordezkariek hiru epaituei hamabost eta hogei egun arteko zigor leuna ezartzea adostu zutela, baina epaiketaren atarian enpresak akordio horri beste puntu bat gehitu ziola, negoziazioetan nolabaiteko «bake soziala» eskatuz. Hori ere onartu zuten langileen abokatuek. Akordioak itxita zirudienean, adostutakoaz gain Lurraldeko Lan Hitzarmena onartzeko exijitu zion enpresak sindikatuari, eta hor bukatu [...]
Epaiketan langilea ordezkatu duten ELA sindikatuko kideak pozik agertu dira epaiarekin, eta datozen asteetan egingo dituzten epaiketei begira «aurrekari» izatea espero dute. Joan den ostiralean, esaterako, Eyssak kanporatu zituen hiru grebalarien kasuaren epaiketa egin zuten Donostian (epaiaren zain daude).
Negoziazioetan akordiorik ez
Apirilaren 1etik irailaren 2ra arte iraun zuen grebako lehen asteetan hiriko TAOren makinak plastiko beltzekin biltzeagatik enpresak hiru langile kanporatu zituen. Zeresan ugari eman du gaiak, eta udalean ordezkaritza duten hainbat alderdik hiru kanporatuak berriro onartzeko eskatu diote Eyssari azken asteetan, eta Jose Antonio Santano alkateak ere bat egin du eskaerarekin.
ELAk jakinarazi du joan den astean langileen eta enpresaren ordezkariek hiru epaituei hamabost eta hogei egun arteko zigor leuna ezartzea adostu zutela, baina epaiketaren atarian enpresak akordio horri beste puntu bat gehitu ziola, negoziazioetan nolabaiteko «bake soziala» eskatuz. Hori ere onartu zuten langileen abokatuek. Akordioak itxita zirudienean, adostutakoaz gain Lurraldeko Lan Hitzarmena onartzeko exijitu zion enpresak sindikatuari, eta hor bukatu ziren elkarrizketak.
ELAko ordezkariek esan dute auzia epaitu duen magistratua haserre agertu zela enpresarekin, epaiketa aldez aurretiko kontziliaziorik gabe egin zelako, batetik, eta negoziazioan langileei «txantaia egiten saiatu» zelako, bestetik. «Enpresak iruzur egiten jarraitzen duela frogatu da, bai langileei, baita Udalbatzari ere; eta konfrontazio gordinaren bidea hartu du», esan du ELAk. Auzia epaiaren zain geratu da.