Errenteria Musikal hilaren 15ean hasiko da eskolekin
Hilaren 15ean (osteguna) hasiko dituzte Errenteria Musikaleko ikasleek 2011-2012 ikasturteko eskolak. Aurretik, hilaren 12an 13an eta 14ean, eskoletako ordutegiak finkatuko dituzte, 17:00etatik 20:00etara. Hala eta guztiz ere, matrikulatutako ikasleren...
Hilaren 15ean (osteguna) hasiko dituzte Errenteria Musikaleko ikasleek 2011-2012 ikasturteko eskolak. Aurretik, hilaren 12an 13an eta 14ean, eskoletako ordutegiak finkatuko dituzte, 17:00etatik 20:00etara. Hala eta guztiz ere, matrikulatutako ikasleren batek zalantzarik baldin badu musika eskolako bulegotik pasatu daiteke astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara. Informazio gehiago 943 44 96 33 telefono zenbakian lor daiteke edo email bidez musical@errenteria.net edo webgunean.
Hain zuzen, Errenteria Musikaleko akordeoi taldeak kontzertu bat emango du hilaren 11an. Emanaldia 12:30ean hasiko da Pablo Sorozabal plazan, Beraungo jaien barnean. Jose Mari San Sebastian izango da zuzendaria, eta hainbat obra eskainiko dituzte.